Kontribuzio zerga ordaintzeko deialdia

Alfredo Alvaro Igoa 2026ko ekainaren 29a

Iturmendiko udaletxea. ARTXIBOA

Aurtengo lehen sei hilabeteei dagokiona kobratuko da. 

Iturmendiko Udalak jakinarazi du Lur eta Hiri Kontribuzio zergaren 2026ko urtearen lehen erdiari dagokiona kobratuko duela. Kobratzea garileko lehen hamabostaldian izanen dela zehaztu du. Udal ordainagirien ordainketa kontu korrontean helbideratuta dutenei udalak han kargatuko die dagokien zenbatekoa. Ordainketa horiek helbideratuta ez dituztenek, berriz, hilabeteko epea izanen dute ordainketa egiteko.