Ekainaren 13an, larunbata, 10:00etan, afizionatuen XIV. Iturmendi Saria jokatuko da (139,04 km). Lasterketa Urbasa Txirrindularitza klubak antolatu du, eta, aldi berean, Nafarroako elite eta 23 urtez azpiko Lineako Txapelketa izango da. Altamira bederatzitan igo beharko dute, eta bertatik Nafarroako txapelduna aterako da.