Duela 25 urte...

Trilladora Eguna

Guaixe 2026ko irailaren 1a

Gurdia beteta. ARTXIBOA

Garia jotzeko makina martxan jarri zuten. 

Aurreko lau urteetan bezala, iturmendiarrek garia jotzeko makina zaharra martxan jarri zuten. Ordu batez martxan izan zuten. Bospasei ezpalez osatutako multzoak, balak, alde batetik sartu eta bi modutara ateratzen zen: zeharretik zakura garia eta beste muturretik agotza. Horretaz aparte, lan tresna zaharren erakusketa izan zen Iturmendin. Egitekoak despedituta, 80 herritar mahaiaren bueltan afaltzera eseri ziren.