Festetarako garbitzaileak behar dira

Guaixe 2026ko uztailaren 9a

Iturmendiko udaletxea eta aldamenean udalaren kamioia aparkatuta. ARTXIBOA

Pare bat langile kontratatu nahi ditu udalak. 

Iturmendiko festak garilaren 15etik 20ra izanen dira. Festetan herriko kaleak behar bezain garbi egon daitezen, Iturmendiko Udalak garbiketa lanak eginen ditu. Horretarako langileak behar ditu eta haiek kontratatzeko deialdia egin du. Festetan (hilaren 16tik 20ra) garbiketa lanak egin nahi dutenek ostiralera (garilak 10) arteko epea dute izena emateko. Horretarako udal bulegotik pasa edo alminteari jakinarazi behar diote. 

Udalak jakinarazi duenez, egunero bi pertsona ariko dira lanean, bi orduz. Egiteko horregatik eguneko 60 euro jasoko dituzte soldata gisa. Izena emandakoen artean Iturmendin erroldatutakoek izanen dute lehentasuna.