Enkante bidez Iturmendiko Udalak saldu nahi duen baso aprobetxamenduaren balioa 36.541,90 eurokoa da (BEZik gabe). Hura eskuratzen interesa duenak garilaren 27ra arteko epea du bere eskaintza aurkezteko.
Aprobetxamendua Untzeta parajean dauden 1.893 zuhaitzek osatzen dute. Haietatik 262 pinuak dira eta gainontzeko 631 pagoak. Pinuek zerrarako 918,5 metro kubiko eta 429,3 metro kubiko enbortxo egiten dute. Pagoek, berriz, egurretarako 199,8 metro kubiko. Guztira 1.547 metro kubiko egiten dute.