Uztailaren 16an Karmes eguna da, eta Iturmendin haren omenezko festak bezperan hasiko dituzte; uztailaren 15etik 19ra ospatuko dituzte, beraz, Iturmendiko festak. Larunbatean Santa Marinara erromeria eginen dute iturmendiarrek, eta astezkenean Gazte Eguna, ostegunean Karmes eguna, ostiralean Jubilatuena, eta igandean Haurren Eguna izanen dira. Udala ez ezik, Ximona gaztetxeak ere egitaraua antolatu du.
2026ko Iturmendiko festak
Uztailak 15 asteazkena
Gazte eta Ximona eguna
10:30 Herri kirolak haurrekin, Ximona gaztetxeak antolatuta.
12:00 Festen hasierako etxajua eta haurren zapi banaketa.
12:02 Zarata minutua Iñakirentzat, Ximona gaztetxeak antolatuta.
13:00 Auzatea, Gazte Asanbladaren eskutik.
15:00 Gazte bazkaria, Ximona gaztetxeak antolatuta.
19:30 Euskal dantzak, Ximona gztetxeak antolatuta..
20:00 Auzatea, Gazte Asanbladaren eskutik.
20:15 Edu Zardoya bakarlariaren kontzertua, Ximona gaztetxeak antolatuta, gaztetxearen aurrean.
20:20 Gaztetxe eta gune autogestionatuen aldeko kontzentrazioa, Ximona gaztetxeak antolatuta, gaztetxean.
23:30 Kontzertuak, Ximona gaztetxeak antolatuta, plazan: Leherketa eta Kaos Rural (agur bira).
Uztailak 16 osteguna
Karmes eguna
12:00 Meza nagusia.
13:00 Auzatea, jubilatuen eskutik, Anuk eta Eleneren musikaz girotuta.
18:00 Aizkora eta harri jasotzen saioa eta froga irekia.
19:30 Dantza modernoak.
20:00 Auzatea, jubilatuen eskutik.
21:00 – 22:00 Olgetan erromeria.
22:00 Zezensuzkoa.
23:00 Tekno gaua, gaztetxeak antolatuta, gaztetxean: DJ VI, DJ Txanan, DJ Morti eta DJ Buey.
00:00 – 02:00 Olgetan erromeria.
Uztailak 17 ostirala
Jubilatuen eguna
Goizean, kalderete prestatzea.
12:00 Jubilatuen omenezko meza.
12:30 Swing dantza saioa.
13:00 Auzatea.
15:00 Kalderete lehiaketa kuadrillaka mozorrotuta, Ximona gaztetxeak antolaltuta. Mozorroen gaia: Giriak
16:15 Zurrakabira (giri mozorrodunendako mojitoa egonen da), Ximona gaztetxeak antolatuta.
18:00 Turrutxiki txarangarekin kalejira.
20:00 Pancho Balguenak girotutako auzatea.
00:00 – 03:00 Boletus Rumberus DJak.
Uztailak 18 larunbata
Santa Marina eguna
06:00 Gaupaseroen Santa Marinara igoera, Ximona gaztetxeak antolatuta.
08:00 Mozkor jolasak, Ximona gaztetxeak antolatuta, baselizan. Oharra: momentuan antolatuak.
10:00 Santa Marinara igoerarako etxajua.
12:00 Meza, Santa Marinako baselizan.
13:00 Ardo kikarak trikitilariak lagunduta.
15:00 Bazkariak.
18:00 Herri jaitsierarako etxajua.
19:30 Auzatea San Pedroalden, eta kalejira trikitilarien laguntzarekin.
20:00 Auzatea ehiztarien eskutik eta Sukar taldea.
22:00 Zezensuzkoa.
22:15 Herri afaria, fronotian.
00:00 – 03:00 Sukar taldea.
Uztailak 19 igandea
Haurren eguna
12:00 – 14:00 Ur parkea.
13:00 Auzatea.
15:00 Herri bazkaria Aitzkozarren eskutik.
16:00 – 18:00 Ur parkea.
19:30 Xaibor diskofesta.
20:00 Auzatea.
21:45 Zezensuzkoa.
23:00 Txaranga, jota eta erromeria gaua, Ximona gaztetxeak antolatuta.
00:00 Jai bukaerako traka eta Ai hau pena nik!
00:00 – 03:00 Alaiki taldea.