Sutea itzalita

Guaixe

Garrek utzitako arrastoa nabaria da. 

Iturmendiko Pilar ermitaren iparraldean izan zen, irailaren 26an. 

Sutea piztu zen Iturmendin irailaren 26an, larunbatean, 14:14ean. Ibaia eta Pilar ermita lotzen dituen bidearen eskuin aldean piztu zen sua. Suhiltzaileek eta helikopteroak itzali zuten sutea. Belarra eta han dauden zuhaitzen oinak kaltetu zituen suak, 350 metro karratu inguru.