IGAk antolatutako festaren aurtengo berritasuna izan zen Ximona gaztetxearen parean eskaini zituztela eguerdian taloak. Txistorra, urdaian eta txokolatea taloan jateko aukera izan zuten. Hura edariarekin bulkatzeko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek. Aldamenean mikologia erakusketa zegoen ikusgai. Aurtengo udako beroteen ondorioz ziza gutxi batzuk besterik ez ziren ikusgai izan. Ondoren gazte bazkaria izan zen.
Arratsaldean, udalaren laguntzarekin, Garfe enpresaren pilota jaialdia izan zen. Retegi Bi-Bergara bikotea Olaetxea-Arbizuren kontra neurtu ziren. Atzenek 21-22 irabazi zuten. Markagailu estuko partida iturmendiarren gozagarri izan zen. Ondoren ogitartekoak afaltzeko aukera izan zen tabernan. Eta, azkenik, erromeria gaua izan zen gaztetxea. Bezperan, arratsaldean, pintxo-pote girotua egon zen gaztetxean.