Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Biek ere Arakilgo Udala gai horrekin eman dituen urratsak azalduko dituzte. Nafarroako Gobernuak trenbide pasa kentzeko aurkeztu dituzten aukeren berri ere emanen dute Arakilgo Udaleko ordezkariek. Horrekin batera, Arakilgo Udalaren asmoa da Izurdiagako biztanleek gaiaren inguruan duten iritzia jakitea, haiek baitira azpiegitura horrekin bizi beharko dutenak. Arakilgo Udalak trenbide pasaren gaian Izurdiagak hartutako iritzia kontuan izanen du gobernuari iritzia ematerakoan. Proposamen berriaNafarroako Gobernuak Arakilgo Udalari berriki trenbide pasa kentzeko aukera berri bat proposatu dio. Proposamen berrian jasotzen denez, Izurdiagako bi auzoak lotzen dituen errepidean borobil-gune bat eginen litzateke, San Juan auzo ondoan dagoen abeltzaintza pabilioi handi baten. Handik errepide bat abiatuko litzateke San Juan auzorantz. Trenbidea azpitik pasa eta auzoaren gainean beste borobil-gune bat eginen litzateke. Ondoren, egun dauden dermioko bideak baliatuz, errepidea autopista azpiko zubian bukatu eta adar bat trenbide pasa ondoko etxeen ondora atera. Proposamen horretan errepideak desnibel handia gainditu behar du. Proposamen hori Nafarroako Gobernuak egin dituen 9 aukerei gehitu behar zaio. Batean berean ere ez da aurreikusten trenbidearen lur azpiko pasarik. Aurkeztutako gainontzeko 9 proposamenetatik 3k errepidetik autopista aldera egiten dute, dauden bideak ahalik eta gehien erabiliz. 4. aukera errepidearen saihesbiderako proposatutako iparraldeko aukera bera litzateke. Beste aukera batzuk errotonda bat egin eta herri zaharrarekin bat egitea proposatzen dute gero zenbait bide eginez autopistako zubira ateratzeko. Aukera guztiek oinezkoendako pasabide bat eraikitzea aurreikusten dute.