Gurasoen eskuetan dago Euskarazko Produktuen Katalogoa

Guaixe 2007ko abenduaren 12a

Katalogoan 16 urte bitarteko haur eta gazteendako produktuak daude. Zati nagusiena aurten argitaratutako edukiekin osatu da. 320 produktuak 8 ataletan banatuta daude: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Paperezko bertsioaz gain, haren edukia www.katalogoa.org web orrian kontsulta liteke. Euskal Herri guztiko Udal eta Mankomunitateetako 105 Euskara Zerbitzuk elkarlanean sortu dute katalogoa. Urtetik urtera gero eta eduki gehiago sartzen ari dira eta banatzen diren aleen kopuruak ere gora egin du, 260.000, haietatik 3.200 Sakanan banatu dira.