Berehala lanean hasiko da kudeaketa batzordea

Guaixe 2008ko apirilaren 2a

Gai horien artean daude herriko trenbide-pasa kentzeko egitasmoa eta saihesbidea. Trenbide-pasaz Santosek esan digu ez daudela ados Nafarroako Gobernuak proposatzen duen lurrazpiko pasarekin: "herri erdian, biztanle gehien dagoen tokian 8 metro sakon eta 200 metroko luzerako zulo bat da. Guk trafikoa herri erditik kendu eta periferiatik eramatearen aldekoak gara". Gaiaz hitz egiteko Arakilgo Udalarekin biltzeko asmoa ere azaldu zuen. Saihesbideaz aritzeko Irurtzungo Udalarekin ere hartu-emanak izatea ez zuen baztertu. KontzejuaNafarroako Gobernuak astelehenean egin zuen bilkuran izendatu zuen Izurdiagako kudeaketa batzordea. Bost kidek osatzen dute kontzejua kudeatuko duen batzordea, guztiak ere Geltoki auzokoak: Jose Luis Garcia Urbistondo (kontzeju burua), Daniel Artieda Espartero, Santos Legarra Andueza, Migel Angel Laplana Alba eta Eduardo Artieda Zugasti.Santosek adierazi digunez, "hitz egitera elkartu ginen eta aurkeztea erabaki genuen. Batez ere, herria babesgabe ez gelditzeko, gure ahotsa entzuteko eta Izurdiaga kontuan hartzeko". Santosek azaldu digunez, izendapena eta gero guztiak bildu eginen dira, "antolatu eta egitasmoak zehazteko".