Kudeaketa batzordearekin "harrituta" dago aurreko legegintzaldiko zinegotzi bat

Guaixe 2008ko apirilaren 9a

Orduz geroztik kontzejuaren zama bere bizkar izan dela esan digu Diegok. "Hainbat bilera egin zituen aurreko kudeaketa batzordeak eta nik bakarrik ere deitu izan ditut". Trenbide pasaren inguruko alternatibak aztertzeko bilkurez ari da Diego. Hark adierazi digunez, "bilera haietan herri guztia, tematuta, lur azpiko aukeraren alde azaldu zen". Kudeaketa batzorde berriak trafikoa periferiatik eraman nahi duela jakin duenean "harrituta" azaldu da zinegotzia. Udal arduradun berriez zera esan du: "ez dira ez kontzejutik ez udaletik pasa. Zuzenean gobernuarengana joan dira. Aurretik hauteskundeetan aurkezteko bi aukera izan dituzte". Kudeaketa batzorde berriko kide guztiak geltoki auzo ingurukoak direla gogoratu ondoren Diegok ziurtatu digu "trenbide pasaren beste aukera baten alde egiteko sartu dira kontzejuan".  Aurreko kudeaketa batzordea herriko alde guztietako herritarrek osatu zutela gogora ere ekarri digu Diegok.