Rock-a hizpide

Guaixe 2009ko abe. 29a, 00:00
Gaur rock-a hizpide izanen dute Izurdiagako elkartean. Rock-zaletasuna aldarrikatuko dute bertan biltzen direnek. Kontzejuak eta Navarrock elkarteak antolatuta, Nafarroako rock-aren historia ugari bilduko dira "Mi rollo es el rock" hitzaldian: Rudy Goroskieta (Rockefor), Aurora Beltran (Tahures Zurdos), Miguel Aullo (Estrago) eta David Ramirez (Dead means nothing) bilduko dira besteak beste. Artista sorpresen presentzia ere iragarri dute. Lekua mugatua da, beraz, kalean geratzea nahi ez duenak garaiz hartu beharko du Izurdiagarako bidea.