Kontzejuak hilerrirako bidea konponduko du

Guaixe 2010ko api. 26a, 00:00
Izurdiagako Kontzejuak elizatik kanpo santuraino dagoen bidea konponduko du. Bi puntuen artean dauden 400 metroetako zorua berrituko da. Horrekin batera, hilerriaren sarreran, aparkatzeko eta maniobrak egiteko 360 m2 eremua sortuko da. Horretaz gain, hilerriaren kanpoaldea urbanizatuko da. Izurdiagako Kontzejuak lanak uda aurretik despedituko ditu. Lanek 70.036,53 euroko aurrekontua dute eta Nafarroako Gobernuak 49.025,77 euroko laguntza emanen du. Izurdiagako Kontzejuak, bestalde, Urritzolarekin lotzen duen bidea konpontzeko laguntza ere eskatu du. Dermioko bidea porlanarekin berritu nahiko luke kontzejuak. Horrekin batera, Arakil eta Larraun ibaiak zeharkatzen laguntzen duten zubiak ere konpondu beharko lirateke, egoera tamalgarrian baitaude. Izurdiaga eta Urritzolaren arteko bidea konpontzeak nekazaritzako ibilgailuen mugimendua erraztu eta hara paseatzera joaten diren jendeendako onura ekarriko luke.