Festa txikia ere joan da

Guaixe 2010ko abe. 14a, 00:00
Abenduan 8an festa txikia ospatu zuten Izurdiagan. Garai bateko ospakizuna gogoan, zerbait ospatzeko ideia sortu zen bat-batean eta hala 34 izurdiagar bildu ziren tabernako mahaiaren inguruan. Bazkal ondoren jende gehiago batu zitzaien, eta Modestok jarritako doinura dantzaldi ederrak egin zituzten. Garai batean herrian Andre Maria Birjinaren Sortzez Garbiaren egunarekin batera festa txikiak ospatzen zituzten. Hala izan zen urtetan, festa galdu zen arte. Gerora, festa txikiak gogoan, elkarteak zubi guztian ospakizunak egiten segitu zuen. Baina hura ere bukatu zen. Ospakizuna berreskuratu eta jarraipena emateko asmoa dute Izurdiagako Kontzejuan, "herria pixka bat piztu eta herritarrak biltzeko aitzakia da", esan digu Jose Luis Garzia Urbistondo kontzeju-buruak.