Izurdiagako futbol 7 txapelketan izena ematea zabalik

Guaixe 2011ko ots. 23a, 00:00
Izurdiagako Kontzejuak eta Arakilgo Udalak futbol 7 txapelketa antolatu dute. Txapelketa berritutako Izurdiagako futbol zelaian jokatuko da. Martxoaren 20an torneoaren aurkezpena eginen da Izurdiagan, 12:00etan, eta txapelketaren xehetasun guztiak emango dituzte. Baina badakigu futbol 7 txapelketa apirilaren 2an hasiko dela eta talde guztiak guztien kontra aritu beharko dutela liga jokatuta. Final laurdenak maiatzaren 25etik aurrera jokatuko dira, finalerdiak ekainaren 4an eta 5ean eta final handia ekainaren 11n. Nora deituAntolakuntzatik adierazi dutenez txapelketaren lehendabiziko edizio honetan gehienez 8 talde onartuko dira. Arakilgo Udaleko kide diren taldeek otsailean dute izena emateko aukera, eta martxoaren 1etik 15era gainontzeko herrietako taldeek eman dezakete izena. Horretarako ondoko telefonoetara hots egin beharko da: 690 910 616 edo 680 379 305 (Migel Angel Laplana). Taldeek izena emandako orden kronologikoa errespetatuko da. Materiala, arbitrajeak eta beste gastuetan laguntzeko talde bakoitzak 180 euro ordaindu beharko ditu izena ematerakoan. Horretaz gain, talde bakoitzak 50 euroko fidantza ordaindu beharko du, torneoa bukatuta itzuliko zaiena. Taldeek jaso ahal dituzten santzioak bertatik deskontatuko dira.