Izurdiagako futbol 7 txapelketa abian

Guaixe 2011ko mar. 31a, 00:00
Izurdiagako kontzejuak eta Arakilgo udalak antolatuta, asteburu honetan hasiko da Izurdiagako futbol 7 txapelketa herrikoia. Izurdiagako futbol zelaian jokatuko da txapelketa, eta 8 taldek eman dute izena bertan aritzeko: Toldos Berriainz, Alfaifa, LaTxu, Hiriberri, Etxarri, Egiarreta, Larrazpi eta Transportes Plazaola. Talde guztiak sakandarrak dira, gehienbat Irurtzun aldekoak.Hasiera batean denak denen kontra ariko dira, eta maiatzaren 21etik aurrera final laurdenen txanda helduko da. Ekainaren 4an eta 5ean finalerdiak jokatuko dira, ekainaren 11n 3. eta 4. postua zehazteko finala, eta ekainaren 18an txapelketako final handia. Finala jokatu eta gero Irurtzungo kontzejuak sari emate ekitaldia hartuko du, eta nahi duten guztiek egun horretan antolatuta dagoen afarian har dezakete parte. Horretarako aurretik afarira joateko txartela erosi beharko dute.SariakTalde guztiek trofeoa jasoko dute. Horretaz gain, txapeldunak 500 euroko saria jasoko du kirol materialean, bigarrenak 300ekjoa, hirugarrenak 200ekoa, eta laugarrenak 100ekoa. Horretaz gain, sari bereziak izanen dira: kiroltasunari saria, arbitro onenari saria, golegile nagusiari saria eta atezain eta jokalari baloratuenei saria.www.todotorneos.comWeb gune honetan "Futbol-7 Izurdiaga 2011" bilakete eginez, txapelketako informazio guztia topa daiteke: emaitzak, sailkapena, egutegia eta beste. Lehendabiziko jardunaldia Larunbatean, apirilak 215:30ean: Toldos Berriainz - Etxarri17:30ean: Alfaifa - EgiarretaIgandean, apirilak 3 10:30ean: LaTxu - Larrazpi12:30ean: Hiriberri - Otamendi