Trenbide pasa kezka iturri

Guaixe 2011ko api. 14a, 00:00
Izurdiagako trenbide pasan ordu erdi edo hiru ordu laurden zain ematen duten ibilgailuek sortutako ibilgailu ilarak. Langak behean daude eta ez da trenik pasatzen. Edo, alderantziz, langak jasota daude eta ibilgailuak trenbide pasaren ondoan geldi daude trena pasatzen ari delako. Halako egoerak azken asteetan maiz errepikatzen ari dira Izurdiagan eta herritarren artean kezka da nagusi, batetik bestera joateko ezin besteko dutelako trenbidea zeharkatzea. Eskola garraioaIrurtzungo eskolara ikasleak eramaten dituzten hiru autobusen joan-etorriak ikusten dituzte Izurdiagan. Martxoaren 31n trenbide pasako langak jaitsita egon ziren, luze. Trenik ez zen pasatzen, baina langak behean jarraitu zuten. Azkenean, eskola garraioko autobusak langak behean zeudela pasa zuen trenbide pasa. Gurasoak, jakina, egoera kezkaz bizi dute. "Oraingoz, sustorik ez da izan, baina kentzeko ez dezatela itxaron ezbeharren bat gertatzera". Egoera "kezkaz, beldurrez eta tentsioarekin" bizi dutela azaldu dute Izurdiagan. Herritarrek ere kexu dira trenbide pasa beraren egoerarekin. Zorua oso egoera kaxkarrean dago eta ibilgailuek abiadura asko moteldu behar izaten dute hura zeharkatzeko. Bestalde, Nafarroako Gobernutik azaldu izan dute Izurdiagako trenbide pasa kentzeko lanak urte bukaeran edo heldu denaren hasieran hasi daitezkeela.