Susto gehiago trenbide-pasan

Guaixe 2011ko maiatzaren 12a

Aurreko asteko asteazkenean eskola garraioko autobus bat trenbide pasaren erdian gelditu zen, ez baitzion betarik eman hura zeharkatzeko, langak berehala jaitsi zirelako.Jose Luis Garcia Urbistondok Izurdiagako Kontzejuko buruak azaldu digunez, kamioiekin antzeko beste bi gertaera izan ziren aurreko astean. Horrek auto ilara luzeak sortu zituen eta trenen abiadura izugarri motelarazi zuen. "Gainera, bi gertakariak bata bestearen atzetik izan ziren".AztertuGarziak esan digunez, Izurdiagako Kontzejuak gaia aztertuko du. Hala ere, gezurtatu egin du ekintza bandalikorik egon denik, Adif-ek hori salatu zuen eta. Garciak azaldu digunez, "trenbide-pasaren sarrera eta irteeretan 90 graduko bihurgunea egin behar da. Kargatuta datozen kamioiak mantso zeharkatu behar dute pasa. Baina horretan ari direla, semaforoak piztu eta txistua jotzen hasten da eta berehala langak jaisten dira. Kamioilariek ez dute betarik trenbide pasa zeharkatzeko eta erdian gelditzen dira. Trena berehala etorri behar denez, ezin dute han gelditu eta aurrera edo atzera egiten dute eta orduan kaltetzen dira langak". Aurreko astean udaleko alminteak zintak jarri zituen, baina bata bestearen atzetik izan ziren.Garciak azaldu digunez, Izurdiagako Kontzejua gaia aztertzen ari da eta txostena osatzeko asmoa du.