Rajatabla Elomendiko kopako txapeldunordea

Guaixe 2011ko maiatzaren 23a

Asteburuan Elomendiko futbol kopako finala jokatu zen. Bidezarra eta Izurdiagako Rajatablak jokatu zuten finala, eta Bidezarrak 6-0 hartu zuen menpean talde sakandarra, kopa altxatuz. Hortaz, Rajatabla kopako txapeldunordea izan da.Elomendiko ligari dagokionez, Unziti izan da garailea (48 puntu), Arakilgo Zaldua seigarrena (27 puntu) eta Rajatabla zortzigarrena (21 puntu). Talde golegileena Bidezarra izan da, eta, aldi berean, aipatu taldea izan da ligan barna gol gutxien jaso dituena. Arakilgo Zalduak kiroltasunaren saria jaso du, 300 euroko saria eskuratuz.