Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izurdiagako kontzejuak eta Arakilgo udalak antolatutako Izurdiagako futbol 7 txapelketan izena eman zuten 8 taldeek ligaxka jokatu eta gero, orain final laurdenetan murgilduta daude. Asteburuan final laurdenetako partida batzuk jokatu ziren, eta igandean azken partida egonen da jokoan. Momentuz Toldos Berriainz, Larrazpi eta LaTxu sailkatu dira finalerdietarako. Laugarren sailkatutakoa Egiarreta edo Alfaifa izanen da.Final laurdenakToldos Berriainz 4 - Hiriberri 1Etxarri 0 - Larrazpi 3LaTxu 2 - Plazaola 0Final laurdenetako azken partidaMaiatzaren 29an, igandean, 18:00etan: Egiarreta - Alfaifa