Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izurdiagako kontzejuak eta Arakilgo udalak antolatutako Izurdiagako futbol 7 txapelketa azken txanpan dago. Asteburuan finalerdiak jokatu ziren, eta badakigu zein talde sailkatu diren final handirako: Toldos Berriainz eta La Txu. Finala ekainaren 18an jokatuko dira, hurrengo larunbatean, 18:00etan. Asteburu honetan Egiarretak eta Larrazpik kontsolazio finala jokatuko dute, txapelketako 3. eta 4. postua zehazteko.Final erdien emaitzakToldos Berriainz 2 - Larrazpi 1La Txu 2 - Egiarreta 3FinalakKontsolazio finala: Egiarreta-Larrazpi (larunbatean, ekainak 11, 18:00etan)Final handia: Toldos Berriainz - La Txu (ekainaren 18an, 18:00etan