Izurdiagan final handia jokoan

Guaixe 2011ko ekainaren 17a

Izurdiagako kontzejuak eta Arakilgo Udalak antolatutako Izurdiagako Futbol 7 txapelketa azken txanpara heldu da, larunbatean final handia baitago jokoan. Zortzi taldek parte hartu dute aipatu txapelketan, guztiak sakandarrak, eta hasierako ligaxka jokatu eta gero, final laurdenen eta final erdien txanda jokatu da. Aurreko asteburuan kontsolazio finala jokatu zuten Larrazpik eta La Txuk, eta La Txuk 2-1 hartu zuen menpean Larrazpi, hirugarren postua eskuratuz. Bihar, ekainaren 18an, larunbatarekin, Toldos Berriainzek eta Egiarretak finala jokatuko dute, 18:00etan, Izurdiagako futbol zelaian.Hasteko, emakumezkoen partidaFinal handia jokatu baino lehen, bihar, 17:00etan, emakumezkoen futbol 7 lagunarteko partida hartuko du Izurdiagak. Helburua baseko kirola eta bereziki, emakumezkoen kirola bulkatzea da. Kadete mailako Zizurko Ardoi eta Irurtzungo Xota taldeak ariko dira elkarren kontra. Aipatzekoa da orain arte areto futbolean aritu izan direla beti aipatu bi taldeak, eta, hortaz, interesgarria izango da belar gainean nola moldatzen diren ikustea. Sari ematea eta afariaFinala jokatu eta gero txapelketako sari ematea burutuko da Izurdiagako kontzejuan. Ildo honetan, lehiaketan aritu diren talde guztiek, zortziek, trofeoa jasoko dute. Txapeldunak 500 euroko saria jasoko du kirol materialean, bigarrenak 300ekoa, hirugarrenak 200ekoa, eta laugarrenak 100ekoa. Horretaz gain, sari bereziak izanen dira: kiroltasunari saria, arbitro onenari saria, golegile nagusiari saria eta atezain eta jokalari baloratuenei saria.Eta txapelketa modu bikainean bukatzeko, afaria antolatu dute. Izurdiagako futbol 7 txapelketako bukaera(Ekainaren 18an, larunbatean)17:00etan: Emakumezkoen futbol 7 lagunarteko partida: Ardoi - Xota 18:00etan: Txapelketako finala: Toldos Berriainz - EgiarretaOndoren sari ematea Izurdiagako kontzejuan, eta gauean afari herrikoia.