Larunbatean despeditu zen Izurdiagako Futbol 7 txapelketa. Aipatu txapelketan Sakanako 8 taldek hartu dute parte, eta horietatik bi heldu ziren final nagusira. Partida zirraragarrian, Toldos Berriainzek 2-1 hartu zuen menpean Egiarreta. Ikusle ugari bildu ziren partida jarraitzeko eta tentsioa nabari zen lehian, animo oihu etengabeekin. Lehen zatian nagusi izan ziren txapeldunak, baina bigarrenean Egiarretak asko estutu zuen Toldos Berriainz, eta 2-1 gerturatu zen. Hala ere, horrela despeditu zen lehia. Toldos Berriainzen gaztetxoak aritzen dira, baina sekulako maila erakutsi dute. Arbizuko 24 orduko areto futbol txapelketa irabaztetik zetozen jokalariak, eta esperientzia handia duten taldeak bidean utzi dituzte. Hika mikak izan dira, baina gaztetxoak izan dira nagusitu direnak. Txapelketa despeditzeko sari ematea izan zen - txapelketan aritutako guztiek Toldos Berriainz babeslearen kamiseta jaso zuten - eta ondoren afaria antolatu zuten. 50 pertsona inguru aritu ziren. Aipatzekoa da banatutako trofeoak Futbol Mundialetako kopiak zirela. Horretaz gain, lehenengoek diru saria ere jaso zuten. Nesken lezioaFinal handia jokatu baino lehen, eta emakumeen futbola bulkatzeko asmoz, lagunarteko partida jokatu zuten kadete mailako Irurtzungo Xotak eta Zizurko Ardoik. Bi taldeak areto futbolean aritzen dira eta beraiendako esperientzia handia izan zen futbol 7n aritzea. Xotako neskak aurreratu ziren, Lauraren gol bati esker, baina partida bukatzear zegoenean bana berdindu zuen Ardoik. Neskak oso pozik geratu ziren, ikusle eta zale asko bertaratu zelako eta giro polita izan zelako Izurdiagan. Gainera, futbolean aritzeko esperientzia asko gustatu zitzaien. Bukaeran Xotako neskek euren entrenatzaile Jesus Ioldiri plaka bat eman zioten bere lana eskertuz. Aurki Zizurren beste lagunarteko partida jokatuko dute Xotakoek. "Neskak arbitratzeak gustua ematen du. Hasieran hiru falta seinaleztatzearekin nahikoa izan da. Aldiz, mutilekin... " zioen txapelketako antolatzaile eta neskak arbitratu zituen Jose Luis Garciak. Izurdiagako Futbol 7 TxapelketaTxapelduna: Toldos BerriainzTxapeldunordea: EgiarretaHirugarrena: La TxuLaugarrena: LarrazpiAtezain onena: Asier Llamas (Toldos Berriainz)Jokalari onena: Cristian Laplana (La Txu)Kiroltasun saria: AlfaifaGoleatzaile nagusia: Iñaki Morillas (Toldos Berriainz)Kiroltasun gehiena izan duen jokalaria: Peio Ramirez (Larrazpi)