Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Peñak taldeak, hainbat laguntzailerekin batera - Deportes Intxostia, Lezea Kirolak eta Lasa Kirolak - , Futbol 7 Txapelketa antolatu du uztailaren 16rako. Txapelketa Altsasuko Dantzalekuko belar artifizialeko zelaian jokatuko da.Izena ematea zabalik dago uztailaren 16ra arte. Horretarako Altsasuko Biltoki eta Gautxori tabernetara jo behar da, edo 679 109 208 telefonora hots egin. Talde bakoitzak 50 euroko inskripzioa ordaindu beharko du.