Mendi txirrindularitzako azken lasterketa Izurdiagan

Guaixe 2011ko irailaren 30a

7 proba lehiatu eta udako atsedenaldiaren ondoren, heldu den igandean Caja Rural BTTkopako azken proba jokatuko da goizeko 10:00etatik aurrera Izurdiagan. Bertan Izurdiagako Mikel Otxoa eta Mikel Irigoien uhartearrek parte hartuko dute, gazteen mailan.Maila nagusian, orain arteko probetan 3 txirrindulari ezberdinek jarri dute liderraren maillot horia. Baina jokatu ziren azken lasterketen emaitzekin, Izurdiagan gertatzen dena gertatuta, matematikoki Patxi Cia (MSC) izango da aurtengo liderra. Olatz Odriozolak berriz, igandean egingo duenaren arabera, lehen postua ia ziurtatua dauka. Gainontzeko kategorietan, Diego Latasa (Conor-Saltoki) sub23 eta Miguel Sanzol (C.Lasa-Cons. Sagaroi Hnos) juniorretan ere bermatuta daukate liderraren maillota. Igandekoan Matias Rekalde (C.Lasa-Cons. Sagaroi Hnos) kadeteetan, Jose Luis Iñorbe (Bikezona) master 30-etan eta Jesus Angel Espada (ChiquiBike) beteranoetan izango dira lehen postua mantentzeko gehiago borrokatu beharko dutenak.Igandeko probari dagokionez, horrenbeste gustatu zen pasa den urtean mustutako zirkuituan izango da. Teknikoa eta gogorra, erritmo aldaketa handiak egitera behartzen duena. 5300 m-ko luzerarekin eta 230 metroko desnibelarekin, proba nagusiko txirrindulariek 6 buelta eman beharko dizkiote zirkuituari.Mikel Irigoien seigarren.Joan zen asteburuan, Zegaman ospatu zen Euskadiko BTT Openeko azken proba, oso emaitza onekin. Bertan erabaki ziren aurtengo irabazleak. Kadeteetan Mathías Rekalde izendatu zen garaile. Gazteetan, laisterketan 2. gelditu arren, Openeko garaipena Miguel Sanzolek lortu zuen eta maila berdinean, Mikel Irigoien uhartearra 6. izan zen.