Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izurdiagako Kontzejuak aste honetan da jasotzekoa Herri Lan Departamenduaren proposamenak, San Juan auzoan errotonda jartzeko bi aukera. Aukeretako bat futbol zelai ondoan dagoen aparkalekuan kokatzen du errotonda. Beste aukera, berria, errotonda kontzeju etxearen parean, errepidez beste aldean dagoen larrean kokatzen du. Horretaz gain, Errotzerako bidean dagoen bihurgunean hobekuntza batzuk jasoko dituzte bi aukeretan. Lan hori Izurdiagako trenbide pasa kentzeko lanen osagarria da.Astelehenean izan zuten bileran izan zuten horren berri Izurdiagako kontzejuko buru Jose Luis Garcia Urbistondo eta Arakilgo alkate Ruben Goñi Urroz. Aurrenak esan digunez, departamentuaren irizpidea kontzeju-etxea botatzeko aukera baztertzea izan da. Azken aukera hori kontzejuak berak proposatu zuen, errotonda zabalagoa izateko. Aukera horrek, ordea, kontzejuarena den etxe zahar batean lanak egitea zekarren. Aukera horrek ez du aurrera egin.Garciak esan digunez, proposamena jaso, haren kopiak egin eta herritarren artean banatuko dituzte. Hura aztertu ondoren batzarrean departamentuak proposatutako aukera baten edo bestearen alde egin beharko dute.