Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izurdiagako Futbol 7 Txapelketa3. eta 4. postua: Hiriberri 2 - La Txu 10Finala: Egiarreta 0 - La Guan 5Larunbatean jokatu zen Egiarretako Futbol 7 Txapelketako finala. Lehenago 3. eta 4. postuak zehazteko partida jokatu zen. Hiriberriri 2-10 irabazi zion Irurtzungo La Txuk. Irurtzungoen nagusitasunaren kontra ezer gutxi egin ahal zuten Hiriberrikoek. Ondoren jokatu zen final handia. Irurtzungo La Guan taldea eta Egiarreta atera ziren zelaira. Nork irabaziko ote zuen, hori zen Izurdiagako futbol zelaian bildu ziren zaleen zalantza. Jakin mina handia zen, baina azkenean kolore argia izan zuen finalak: La Guan taldearena. Irurtzundarrak partidako jaun eta jabe izan ziren hasieratik, eta bukaeran 0-5 gailendu ziren. Bukaeran, irurtzundarrak kontentu eta Egiarretakoak ez hainbeste, baina jokalari guztiak, txapelketan aritu diren gainontzeko 6 taldeekin batera, sari emate ekitaldian izan ziren. Horrela, La Guan txapeldunak 500 euro eskuratu zituen eta Egiarreta txapeldunordeak 300 euro. Hirugarren taldeak, La Txuk, 200 euro eskuratu zituen. Aipatzekoa da txapelketan parte hartu duten talde guztiek - La Guan, Egiarreta, Hiriberri, La Txu, La Faif, Larrazpi, Transportes Plazaola eta Rajatabla - trofeoa jaso zutela. Txapelketari behar bezalako bukaera emateko afarian bildu ziren txapelketan parte hartu duten taldekideak, entrenatzaileak, arbitroak, babesleak eta izena eman zuten zaletuek. Hurrengo urtean gehiago.