Patxi Cia jaun eta jabe Izurdiagan

Guaixe 2012ko ekainaren 25a

Izurdiaga BTTEliteak (32 km): 1.Patxi Cia (1:42:19). 2.A. Ordeñanana (1:44:55). 3.M. Dominguez (1:46:00).Emakumezkoak (22 km): 1.Olatz Odriozola (1:27:32). 2.Estibalitz Garcia (1:45:29). 3.Maite Murgia (2:15:12). 23 urtez azpikoak (32 km): 1.Iñigo Gomez (1:51:06). 2.JOnathan Lastras (1:52:58). 3.Luis Grasa (1:58:00). Juniorrak (22 km): 1.Mathias Rekalde (1:14:00). Beteranoak (22 km): 1.Jesus Angel Espada (1:17:57)Kadeteak (16 km): 1.Iosu Diaz (00:59:16)Larunbatean Euskadiko BTT Txapelketa hartu zuen Izurdiagak. Arakilgo herriko dermioetan prestatutako zirkuitu tekniko eta zailak lasterketa ikusgarria hartu zuen. Hasiera hasieratik Patxi Ciak (Msc Bikes Factory Racing) erasoa jo eta ihes egin zuen. Sekulako nagusitasuna erakutsi zuen nafarrak eta bera izan zen garailea, probako 32 kilometroak bakarrik osatu eta gero (1:42:19). Bi minutu pasa atera zizkion Conor Saltokiko Alex Ordeñanari (1:44:55) eta ia 4 minutuko aldea talde bereko M. Dominguezi (1:46:00). Euskadiko Openeko liderra zen Diego Latasak (Conor Saltoki) zirkuituko lehen itzulian kolpea izan zuen eta bere gurpila jota gelditu zen. Ondorioz, proba utzi behar izan zuen eta bere taldekide Alex Ordeñana da, egun, Euskadiko Openeko liderra. Emakumezkoetan Olatz Odriozolak ez zuen areriorik izan (1:27:32) eta ia 18 minutu atera zizkion Estibalitz Garciari.