Trenbide-pasa kentzeko proiektua jendaurrean

Guaixe 2013ko otsailaren 14a

Izurdiagako trenbide-pasa proiektua Sustapen Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan, baita Arakilgo Udalaren eta Izurdiagako Kontzejuaren bulegoetan dago ikusgai, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedientearekin batera. Hura aztertu eta ohar eta alegazioak egiteko aukera izanen dute interesatuek. Izurdiagako Kontzejuko buru Jose Luis Garcia Urbistondok azaldu digunez, ez dakite lanak noiz hasi litezkeen. "Dirurik ez dagoela esaten dute. Lanak aurten hasiko diren esperantza gutxi" duela azaldu digu. EgitasmoaAutopista azpiko zubi ondoan borobil bat eginen da eta Arraizagako bidetik (autopistarekin paralelo) Alde Zaharrarekin (Donibane auzoa) lotuko da. Elizaren mendebaldetik, zubi baten bidez, trenbidea gainditu eta kontzeju etxearen parean eginen den borobil batean bukatuko da errepidea.