BTT festa Izurdiagan

Guaixe 2013ko apirilaren 19a

Izurdiagak Rural Kutxa BTT Kopako 3. proba hartuko du igandean. 10:30ean NKJen kategoria txikiko probak jokatuko dira futbol zelaian eta 11:00etatik aurrera proba nagusia zirkuituanIturrotz Txirrindularitza Taldeak antolatuta, Izurdiagak Rural Kutxa BTT Kopako 3. proba hartuko du igandean, San Juan BTT Saria. Lehenik eta behin, goizeko 10:30ean, kategoria txikikoendako probak jokatuko dira futbol zelai inguruan prestatutako zirkuituan. Ordu erdi beranduago, 11:00etan, proba nagusia abiatuko da Izurdiagan prestatutako 5,5 km-ko zirkuitu ikusgarrian.Zirkuitua gogorra da, maldez betetakoa. Proba nagusia San Juan kaleko iturriko plazatik abiatuko da. Iturri zahar bidetik aurrera eginez, hilerritik gertu aurrera eginen dute, Bordabiskier parajean. Zirkuitua Zapardi eta Zarrasti mendietan barna sartuko da eta Larrantxoko jaitsieratik San Juan kaleko iturriko plazako helmugara hegoaldetik iritsiko dira. Rural Kutxa BTT Kopako proba izanik, puntako bikerrak espero dira, Patxi Cia, Diego Latrasa, Olatz Odriozola eta beste. Jakina, txirrindulari sakandarrak lanean ikusiko ditugu, Mikel Irigoien eta Mikel Otxoa. Izurdiagak igande goiz pasa polita egiteko aukera eskaintzen du, mendi txirrindularien lana gertutik ikusiz. NKJ-Kategoria txikiak (10:30etan, futbol zelaian)Hasi berriek 3 itzuli eta kimuek 5 itzuliProba nagusia (11:00etan, 5,5 km-ko Izurdiagako zirkuituan)Haurrek itzuli bat, kadeteek 3 itzuli, juniorrek, emakumezkoek eta beteranoek 4 itzuli eta eliteek, 23 urtez azpikoek eta masterrek 6 itzuli.