2. jardunaldia jokoan

Guaixe 2013ko maiatzaren 10a

Asteburuan hasi zen Izurdiagako Futbol 8 Txapelketa. 8 taldek eman dute izena: Rajatabla, Itxasperri-Lacturale, Isotopos, Guanlarraz, Karrotillo, Egiarreta, Gunea-Taberna eta La Txu. Aipatu taldeak bi multzotan banatuta ariko dira lehian, eta multzo bakoitzeko bi onenak sailkatuko dira finalerdietara. Asteburu honetan 2. jardunaldia dago jokoan. Partidak Izurdiagako futbol zelaian jokatuko dira. 2. jardunaldiaOstiralean19:30ean: Karrotillo - EgiarretaLarunbatean16:00etan: Gunea Taberna - La Txu18:00etan: Itxasperri Lacturale - GuanlarrazIgandean:12:00etan: Isotopos - Rajatabla TB