Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izurdiagako Futbol 8 Txapelketa azken txanpan murgilduta dabil. Aurreko larunbatean Lakuntzako Karrotillok eta Gunea-Tabernak 5. eta 6. postuak erabakitzeko lehia jokatu zuten. Partida oso lehiatuan, azkenean Gunea-Tabernak 6-5 irabazi zion Lakuntzako Karrotillo taldeari. Bukaeran, giro bikainean, auzate bikainaz gozatzeko aukera izan zuten bildutako guztiek. Bihar, larunbatean, 19:00etan 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Arakilgo Rajatablak eta Irurtzungo Guanlarrazek. Giro lehiatu berezia espero da, derby itxurakoa. Baina lehenago emakumezkoen futbolaz gozatzeko aukera izango da Izurdiagako futbol zelaian, 17:00etan, Toldos Berriainz eta Orkoiengo Kirol Sport taldeen arteko lehia jokatuko baita. Izurdiagako Futbol 8 txapelketa (larunbatean)19:00etan: 3. eta 4. postuak: Rajatabla - Guanlarraz17:00etan: Emakumezkoen futbol partida: Toldos Berriainz - Kirol Sport Orkoien