Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izurdiagako Futbol 8 Txapelketako final handia bihar, larunbatean, San Pedro egunean jokatuko da; 19:00etan. Arakilgo Rajatabla eta Irurtzungo Guanlarraz iritsi dira finalera, eta txapelketa nork irabaziko duen ez dago batere argi. Lehia estua aurreikusten da, bizilagunen artekoa, derby polita. Finala baino lehen kimuen mailako futbol partida antolatu dute izurdiagatarrek. Lekunberriko Beti Kozkor taldeak Burlatako Ermitaberriren kontra jokatuko du. Bestalde, aurreko asteburuan 3. eta 4. postuak zehazteko partida jokatu zen, eta Irurtzungo Guanlarrazek 4-1 hartu zuen menpean Arakilgo Rajatabla Toldos Berriainz. Aurretik, emakumezkoen futbol partida hartu zuen Izurdiagak eta Toldos Berriainzek 3-0 hartu zuen menpean Kirol Sport Orkoien. Izurdiagako Futbol 8 txapelketako finala (larunbatean)17:00etan, kimuen partida: Beti Kozkor (Lekunberri) / Ermitaberri (Burlata)19:00etan, final handia: 3. eta 4. postuak: djkamfdjaklmEmaitzak3. eta 4. postua: Guanlarranz 4 - Rajatabla Toldos Berriainz 1Emakumeen partida: Toldos Berriainz 3 - Kirol Sport Orkoien 0