Forjas Brun saritua

Guaixe 2013ko abe. 12a, 16:17

Arbaso, Euskal Herriko artisautza tradizionala sustatzeko elkarteak izurdiagarrek urteetan artisautzaren defentsan egindako lana aitortuz Artetsu saria eman zien. Euskal Herri osoan barna artisauen lan ona zabaltzeagatik ere saritu zuten Brundarrak. Durangon izan zen sari ematea abenduaren 6an, Arbasok merkatu plazan antolatutako Euskal Dendaren zabaltzearekin batera.  Forjariek Izurdiagan duela urte bat Forjaren Interpretazio Gunea zabaldu zuten. Mila bisita baino gehiago izan dituzte urte batean. 40 ikaslek baino gehiagok ikasi dute forjatzen eta 7 hilabetetan 16 erakustaldi baino gehiago egin dituzte Bruneko forjariek. Eta hori guztia ospatzeko forjatutako ezkutu baten zozketa eginen dute. Horretarako haien Facebook orrian gogoko botoiari sakatu, web orria aholkatu edo han dagoen dokumentua Facebook bidez zabaltzea da.