Dagoenari eutsiko dio kontzejuak

Guaixe 2014ko martxoaren 20a

Aurten 53.648,5 euroko aurrekontua izanen du Izurdiagako Kontzejuak.

Jose Luis Garcia Urbistondo kontzeju-buruak jakinarazi digunez, ez da aurten inbertsiorik eginen. Pasa den urtean, Arakilgo Udalaren laguntzaz, kontzeju-etxeko teilatua konpondu zuten. Baina lan horren ondoren, ezer gutxi gelditzen da kontzejuaren diru poltsan. Bestalde, kontzeju-buruak jakinarazi digu aurten herriak ez duela urtero hartzen dituen bi kirol probak hartuko: ez mendi bizikleta lasterketa ezta futbol txapelketa ere