Elkar ezagutza forjatuz

Guaixe 2014ko maiatzaren 29a

Forjaren interpretazio gunean izan ziren igandean.

Literalki hala aritu ziren igandean Izurdiagan antolatutako txangoan parte hartu zutenek. Brundarren forjaren interpretazio museoan burnia lantzen ikusi eta praktikatzen aritu ziren. Horretaz aparte, eguraldiak lagundu ez zuenez, hainbat eskulan tailer, baratze lan, eta elkar ezagutzeko dinamikak egin zituzten goizez.

Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak elkar ezagutzarako antolatutako irteeran Sakana, Ekuador, Bolivia eta Marokon sortutako 25 lagunek parte hartu zuten. Guztiek ere parte hartze saria jaso zuten arratsaldean, Izurdiagako elkartean bazkaldu eta jolasetan parte hartu ondoren.