Ahozko baieztapena bai, baina, momentuz, Arakilgo Udalak ez du Nafarroako Gobernuaren inolako agiri ofizialik. Sustapen Departamentuak proiektua egina du eta, egitasmoak, Ingurumen Eraginen Adierazpena jasoa du. Antza heldu den urtean hasi daitezke lanak. Izurdiagan, bitartean, herritarrak kexu dira trenbide-pasako barrerak behin baino gehiagotan ez direlako ongi ibiltzen eta arriskua dagoelako.