Luis Zarraluqui Ortigosa sustapeneko kontseilariak sinatutako Foru Agindua argitaratu du gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialak. Jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, ukitutako ondasun eta eskubideak publikatzearekin batera, Izurdiagako trenbide pasa kentzeko egitasmoa onartu da.
Zaragoza eta Altsasu arteko tren linearen 202/497 kilometro puntuan dago Izurdiagako trenbide-pasagunea. Hura kentzeko proiektuak 3.096.046,96 euroko aurrekontua (BEZa kanpo) du. Hala, autobia azpiko zubia pasa ondoren, Izurdiagako Geltoki auzora jaitsi beharrean gidariek ezkerrera egin beharko dute autopistari paralelo joanen den bidetik Izurdiagako San Juan auzora iristeko. Kontzeju etxearen parean bat eginen dute errepide berriak eta egungoak.