Turismo baliabideak ezagutzeko bigarren topaketa

Guaixe 2015ko mar. 16a, 14:16

Basoko Mari artisau gunean Bidelagun elkarteak egindako bilera.

Asteazkenean, 12:00etan, Izurdiagako Brun anaien dutegian. Bidelagun elkarteak Kepa Junkera omenduko du.

Sakanako turismoko eragileei bertako turismo baliabideak ezagutarazteko bisita erronda antolatzen ari da Bidelagun Turismo Elkarteak. Helburua Sakana bisitatzen duten pertsonen egonaldiak aberastea eta Sakanan eragina izatea da. Hala, otsailaren 9an Altsasuko Basoko Mari artisau gunean egin zuten iragarriak dituzten lau topaketetatik lehena.

Sakanan turismoaren arloan lan egiten duten eragile guztien topaleku izan asmoz sortu zen Bidelagun elkartea. Etzi turismo arloko eragileei eta interesa duten guztiei Bidelagun elkartearen asmo eta proiektuak aurkeztuko dizkiete sutegian bertan. Horrekin batera, Forjaren interpretazio zentroa ezagutzeko aukera izanen dute. Bertan zazpi gizalditan forja lanak izandako garapena eta Brundarren historia ezagutu ahal izanen da, Irurtzungo azokarekin harreman zuzena duen historia.

Junkerari aitortza
Bidelagun elkartean etziko topaketa Kepa Junkera trikitilariaren musika ibilbideari aitortza egiteko baliatuko du. Hark “kulturari egindako ekarpena eta nortasuna tradiziotik modernitatera proiektatzeko izandako gaitasuna” goraipatuko dute. Interpretazio zentroari bisita bukaeran lan eta festa soinuek bat eginen dute, forjariek ingudeari eta Junkerak trikitiari ateratzen dizkiotenak.

Izen ematea
Bisita doakoa da baina tokiagatik aurretik izena eman behar da: bilatabe@gmail.com