Ate irekiak asteburuan Brun forjan

Guaixe 2015ko mar. 27a, 13:42
Forjaria sua bizitzeko hauspoari eragiten.

Artisautzaren Europako Egunak direla eta larunbatean eta igandean 9:00etatik 14:00etara ate irekiak.

Asteburuan ospatuko dira Artisautzaren Europako Egunak. Ospakizunarekin bat eginen du brundarren Forjaren Interpretazio Zentroak, dakiena erakutsiz. Hala, bi egunetan forjaren ekoizpen prozesu osoa azalduko dute bi egunetan, burdin minerala jasotzetik pieza erabat bukatuta egon arte. Burdinaren prozesua eta historia azalduko dute. Forjarien zazpi belaunaldiren eskarmentua duten forjariekin batera lanean aritzeko aukera ere izanen dute bisitariek.