Trenbide-pasabidea kentzeko lanak agorrilean hasiko dira

Guaixe 2015ko eka. 29a, 12:33

Sakanan kendu beharreko azken trenbide pasa da Izurdiagakoa.


Excavaciones Fermin Oses enpresak eginen ditu Izurdiagako trenbide-pasabidea kentzeko lanak. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez lanak agorrilean hastea aurreikusten da eta haiek despeditzeko dozena bat hilabete izanen du enpresak. Lanek 2,6 milioi euroko aurrekontua izanen dute.

Lanak
NA-7010 errepideko 21,580 kilometroan dago Izurdiagako trenbide pasabidea. Hura kentzeko honako lanak  21,750 kilometroan hasiko da, San Juan auzora iritsi aurretik, errepide-zati berria hasten den lekuan eta, guztira, 1.234 metroko luzera edukiko du, 3,50 metroko zabalerako bi erreiko galtzada eta 0,50 metroko bazterbideak alde banatan. Egun hor dagoen bidera biribilgune baten bitartez lotuko da.

Bidea goiko pasabide baten bidez zeharkatzen da eta, behin zeharkatutakoan, saihesbideak berriro ere bat egingo du errepidearekin A-15 errepidearen azpian dagoen beheko pasabide baten inguruan; hor, konexiorako amaierako biribilgune bat planteatzen da.

Bukatzeko, proiektuak oinezkoentzako metalezko pasabide bat (24,55 metro luzekoa, zoru ez labaingarria eta ekintza bandalikoen aurkako hesia edukiko dituena) eraikitzea ere aurreikusten du, trenbide-pasabidea ezabatzen den leku berean eta, baita, ingurua hesiz ixtea ere. Bi biribilguneek 4 metro zabaleko bi errei, 0,50 metroko barneko bazterbidea eta metro bateko kanpoko bazterbidea edukiko dituzte. Bestalde, goiko pasabidea 20 metro argiko bao bakarreko zubia izango da.

357 ibilgailu
Eguneko bataz besteko trafiko intentsitate hori du Izurdiagako trenbide pasak.
 
Sakanako trenbide-pasaguneak
1998an eta 1999an Nafarroako Gobernuak Sustapen Ministerioarekin eta Renfe/Adifekin akordioak sinatu ziren 38 trenbide-pasagune kentzeko. Akordio horien arabera kentzeko falta direnen artean Izurdiagakoa dago. Sakanan aurretik beste batzuk kendu dituzte: Etxarren (1945), Arruazu (2004), Lakuntza (2004), Etxarri Aranatz (2004), Iturmendi (2005), Bakaiku (2010), Arbizu (2010).