Brun forjariak Gasteizko jazzaldian

Guaixe 2015ko uzt. 22a, 11:15

Despeditu berri den Gasteizko 39. Jazzaldiaren egitarauaren barruan, artisau feia antolatu zen. Izurdiagako Brun forjak parte hartu zuen erakustaldiak emanez. Aldi berean, forjariek euren mailu kolpeak Josetxo akordeoilariaren eta Elash Cisse baxu-jotzailearen doinuekin batera bat egin zuten, artisautzaren doinuak ikuskizuna eskainiz.