Piraguismoan murgiltzen

Guaixe 2015ko uzt. 29a, 09:28

14 pertsonek hartu zuten parte Mank-en ikastaroan

Sakanako Mankomunitateak larunbatean Izurdiagako ibaian piraguismoa lantzeko aukera eskaini zuen, udarako prestatutako jardueren barruan. 14 pertsonek eman zuten izena eta guztiak Jon Goñi monitorearen aginduetara murgildu ziren Izurdiagako ibaian piraguarekin. “Eguraldiak ez zuen asko lagundu baina gustura ibili ziren izena eman zutenak. Bi txanda antolatu ziren. Lehenengoan familiak aritu ziren eta bigarrenean gazte koadrilak” adierazi du Mank-eko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak.