Europako artisau eguna Brundarrenean

Guaixe 2016ko api. 7a, 18:13

Europako Artisau Eguna zela eta larunbatean Brun forjak ate irekien jardunaldia egin zuen. Artisau familiak forjaren interpretazio gunerako doako bisita gidatuak egin zituen larunbata arratsaldean. Bisitariek XVIII. mendeko sutegian lan nola egiten den ikusteko eta parte hartzeko aukera izan zuten. Bideo bat ere ikusgai izan zuten.