Artisautza eta 2. eskuko azoka

Izurdiagako futbol zelaiak igandean, 10:00etatik aurrera, merkazoka handia hartuko du. Bisitariek bermutaz, musikaz, sorpresez, zozketez, haurrendako jarduerez eta Txalo pailazoaren saioarekin gozatzeko aukera izanen dute. Nahi duenak postua jartzeko aukera izanen du. Eta antolatzaileek jateko zerbaitera gonbidatu eta opari baten zozketan sartuko dute.