Zauritua autopistan

Guaixe 2019ko api. 10a, 10:56
Suhiltzaileak gidaria autotik atera berritan. Argazkia: @Bomberos_na

Gidaria ospitalera eraman zuten atzo.

Nafarroako Autopistan (AP-15) Irurtzungo norabidean zihoan auto bat eskuinetik bidetik atera zen eta istripua izan zuen atzo. Ezbeharraren ondorioz 27 urteko emakumezko gidariak buruan eta bularrean kolpeak hartu zituen. Cordovillako suhiltzaileek gidaria autotik atera eta anbulantzian Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten. Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuenez, istripua 14:55ean izan zen. Hura Foruzaingoak ikertu du.