Kontzejua berritzeko hauteskundeek presidente karguan ez dute aldaketarik ekarriko, Luis Migel Beraza Ameztegik segituko baitu ardura horrekin. Izurdiagako hautesle errolda 147koa izan zen eta % 51,7k parte hartu zuten (76), 9 boto baliogabe izan ziren eta txuriak 10. Berazak 49 boto jaso zituen eta berarekin kontzejuan izanen direnek honakoak: Juan Jose Azparren Arteagak 32, Maria Rosa Beraza Ameztegik 30, Unai Osakar Izkok 28 eta Dei Arteaga Urrutiak 24.