Duela 25 urte...

Piraguan ibiltzeko aukera

Guaixe 2020ko uzt. 20a, 11:22

Izurdiagan piraguan ibiltzen ikasteko lehen pausoak irakasten zituen Bordatxo taldeak, 17 gazte arakildarrek osatutako taldeak

Maiatza-garagartzarotik iraila bitartean eskaintzen zituzten piragua ikastaroak. Hamarreko taldeei 10 orduko iraupeneko ikastaroa eskaintzen zieten, bi asteburutan banatuta. Piraguak ere alokatzen zituzten. Bestalde, Bordatxokoek negu aldean Arakil ibaian jaitsierak egiten zituzten.