Kontzejuak herri-larreen enkante publiko deitu du

Guaixe 2021ko mar. 16a, 11:01
Izurdiagako Geltoki auzoa, larreak eta Egiarreta. Artxiboa.

Interesa dutenek eskaintza hilaren 22ra arte Arakilgo udaletxean aurkeztu dezakete.

Izurdiagako Kontzejuko Ilunbertako herri-larreen aprobetxamendua enkante publiko bidez emanen du. 20,2 hektareako azalera duen aprobetxamendua kontzejuak zortzi urterako emanen du. Izurdiagako Kontzejuak zehaztu duenez, abeltzaintza-aprobetxamenduari dagokion urteko kanona behin betiko esleipenaren zenbatekoari egokituko zaio, eta urtean 7.000 euroko edo gehiagokoa izanen da. Kanon hori urtero berrikusiko da, Nafarroako Foru Komunitateko aurreko urteko kontsumoko prezioen indizea (KPI) aplikatuz.